Gladiators Day oztopodun lasterketarekin bat egingo duen martxoaren 15eko probarako izen-ematea zabalik da
Datorren martxoaren 15ean mendiko bizikletak atsegin dituzten lagunentzako Mini Enduro BTT proba zirraragarria egingo dute IrriSarri Landen. Egun berean Gladiators Day lasterketa egingo dute; bi probak Enpresen Erronka programan barneratuta daude, alegia, enpresetako langileak jarduera ezberdinak probatzera eta ohitura osasuntsuak hartzera bultzatu nahi dituen ekimenean.
Mini Enduro BTT proba martxoaren 15ean egingo dute IrriSarri Landen, 10:00etatik 12:00etara. Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dituzte: Corporate (Enpresen Erronka programan parte hartzen duten enpresetako kideentzat) eta Open (zale orori zabaldutako kategoria). Emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan bikoteka parte har daiteke.
Ibilbideak sei kilometro izango ditu; bi kilometroko kronometratutako bi ekitaldi, eta horiek lotzeko beste bi kilometroko zati bat. Jaitsiera zailtasun maila baxuko IrriSarri Landeko pista berdetik egingo dute.
Ibilbidean zehar, gustuko izango dituzten hainbat oztopo aurkituko dituzte parte hartzaileek. Jauzi sinple, malda eta peralteek zirrara emango diote lasterketari.
Antolakuntzak irteera maldara igotzeko igogailua jarriko du. Bertatik abiatuko dira taldeak, eta lasterketako arduradunek lehen jaitsierako denborak neurtuko dituzte. Talde bakoitza bere kabuz itzuliko da irteera puntura, denbora kontuan hartu gabe, eta bertatik bigarren jaitsiera kronometratua egingo du.
Parte hartzaileek nahitaez babeskiak eraman beharko dituzte; IrriSarri Landen aloka daitezke.
Mini Enduro BTT proban izena emateko epea martxoaren 8ra arte luzatuko da. Prezioa 35 eurokoa da, egun osoko forfaita barne, probaren ostean parkeko jarduerez gozatzen jarraitzeko. Lasterketako hornidura eta bazkaria edo gosaria ere prezioan barneratuta daude. Gainera, parkean ostatu hartzeko aukera dago, eta parte hartzaileek %15eko deskontua izango dute.
Proba Progesport, eventos deportivos agentziak antolatu du. Informazio gehiago eta izen-ematea www.rockthesport.com helbidean.
Deja un comentario