Se enteraron por medio de nuestra web del comienzo de los cursillos de Freeride y Enduro. Aprovechando el buen tiempo, los eibarreses Iker, Ander y Joseba se acercaron hasta el parque. Cogieron la opción de día entero, tuvieron el apoyo del monitor por la mañana y, durante toda la tarde, pusieron en práctica lo aprendido por su cuenta. El curso les resulto muy útil a pesar de que llevan 8 años haciendo descensos. En esta entrevista nos explican cómo lo pasaron.
Para los que no sabéis euskera, os contaré que aprendieron a hacer peraltes, cómo cambiar los pesos, las posiciones adecuadas, cosas básicas pero que siempre conviene tener en cuenta. Consiguieron bajar por las cuatro pistas, eso sí, dejando los pasos más difíciles como el salto desde las pasarelas. Aseguran que el parque les ha encantado y que esperan volver.
Kontaidazue, zer ikasi duzue gaur?
Ba uste baino gehiago! Peralteak nola egin, pisuak nola aldatu, posizio egokia zein den… Oinarrizko gauzak izan dira, baina asko balioko digute, horiek praktikan jarri bezain laster aldea nabaritu dugulako. Teknika ikasteko balio izan digu, eta gainera, etxetik oso hurbil dugu parkea!
Oinarrizko mailatik hasi zarete?
Orain arte zer egin dugun galdetu digu monitoreak, eta horren arabera egokitu du saioa. Zortea izan dugu, hirurok bakarrik ibili garenez, behar genuena landu dugulako.
Maila guztietako ibilbideak probatu dituzue?
Bai, lauretatik jaitsi gara. Batzuk zailagoak ziren, baina tira, denak egin ditugu. Berdea da, beharbada, guretzako egokiena, baina oso politak dira guztiak.
Saltorik egin al duzue?
Bai, gure erara, baina bai (barrez). Egurrezko pasarela horiek ez, noski, errazak baizik.
Eta kolperik?
(Barrez berriz ere) Bai, bai. Eder pare bat hartu ditut nik (Iker), baina minik ez.
Noiz hasi zineten bizikletan ibiltzen?
Orain zortzi urte inguru. Oro har Enduro ibilaldiak egiten ditugu mendian, gure kontutik. Orain arte ez gara soilik jaitsierak egiten ibili, baina oso ongi pasa dugu gaur.
Eta, zer iruditu zaizue parkea?
Ikaragarria! Itzuliko gara, ziur! Azpiegiturak oso ongi daude, eta guri bezala bizikletan ibiltzea gustatzen zaienentzat leku polita da. Gainera, monitoreak azaldu digunez, etorkizunean Enduro ibilaldiak antolatzeko asmoa dute, eta horiek probatzeko gogoa dugu.
Eibar aldean ba al dago mendiko bizikletarekiko afiziorik?
Bai, baina bereziki rallyko ibilbideak egiten dituzte. Hala ere, hona etortzeko gomendatuko diegu lagunei, ikasteko leku aproposa baita.
Deja un comentario