Abentura eta esperientzia zirraragarriak bizitzeko ez ezik, atseden, lasaitasun eta deskonexiorako leku aproposa da IrriSarri Land. Horren adierazle dira Yrisarri Jauregia hotela eta baita Basajaun Basoa Bordak. Gure bezeroei parkeaz eta inguruko paisaiaz modu ezberdin eta luxuzkoan gozatzeko aukera berritzaile bat emateko asmoz, bertako baso eta zelaietara irekitako borden aldeko apostua egin genuen.

Duela aste gutxi Basajaun Basoa Bordek konfinamenduaren ondorenerako ostatu erromantiko onenaren saria merezi izan dute, Nomolesten.com atariaren jarraitzaileen eskutik. Lehenbizi Nafarroako ostatuekin lehian irabazi genuen eta, ondoren, Estatuko erkidego guztietan irabazle suertatutako ostatuen artean onenak gertatu dira gure bordak.

Ezagut gure Basajaun Basoa Bordak hemen.