Egungo egoera zein den kontuan hartuta, jakinarazten dizuegu Udalekuak burutzeko baldintzak betetzen direla. Azpimarratu nahi dugu, IrriSarri Land-ek eskaintzen dituen gainerako jarduera eta zerbitzuak bezala, Basajaun Udalekuak ere osasun agintaritzek ezarritako segurtasun neurrien arabera moldatu ditugula. Hona hemen hartutako oinarrizko neurriak:
- Udalekuetako txanden aforoa murriztu: % 50ean.
- Txanda bakoitzeko partaideak gehienez 9 kidek osatutako taldetan banatuko dira.
- Bai aterpetxean bai miradorean, udalekuetako partaideak bakarrik egongo dira.
- Udalekuak diraun bitartean partaideak ez dira IrriSarri Landetik aterako (75 hektareako azalera duen parkea da IrriSarri Land, baso eta berdegunez josia naturarekin bat, hiriguneetatik urrun).
- Parkean zehar desinfekzio puntuak egongo dira.
- Jarduerak egiterakoan, jarduera bakoitzak duen protokoloa jarraituko da.
Halaber, adi egonen gara Osasun Agintzaritzatik datozen berri guztiei, beharrezkoa izango balitz neurri horiek egokitzeko.
Aurrez iragarri bezala, udalekuek 6 eguneko iraupena dute eta bi adin-taldetan banatzen dira: 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat eta 14 eta 16 urte arteko gazteentzat; gainera, euskarazko edo gaztelaniazko udalekuen artean aukera daiteke (English udalekuak ingeles hutsean dira). Txandak ekaina, uztaila eta abuztuan izango dira.
Izena emateko epea zabalik dago eta webgune honetan bertan egin behar da.
Edozein argibide nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Leave A Comment