Campeonato bike enduro IrriSarri LandAzaroaren 16 larunbatean eta 17 igandean, IrriSarri Land abentura parkean egingo da III. IrriSarri Bike Enduro Txapelketa.

Pirinioak inguruan mendiko bizikleta mota honetako proba garrantzitsuenetakoak biltzen dituen Bucardo Enduro Bike irekiko azken proba puntuagarria izango da. Hortaz, IrriSarri Land-eko Bike Parkean egingo den txapelketako emaitzek balio bikoitza izango dute.

Txapelketa IrriSarri Land-eko Bike Parkeko eta Dirt Parkeko zirkuituetan barrena diseinatutako ibilbidean egingo da. Batetik, erloju kontrako lau zati izango dira eta horietan 30 segunduko tartea izango da parte-hartzaile bakoitzaren artean. Bestetik, 4 bitarteko zati bete beharko dira eta horretarako gehienezko denbora zehatza izango du parte-hartzaile bakoitzak. Probako ibilbideak 20-30 km izango ditu guztira eta aurreikusita dago parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 4 ordu eta erdi beharko dituela hori betetzeko.

IrriSarri Landek antolatutako bi egunetako txapelketa hau azaroaren 16 larunbatean, goizeko 10:00etan hasiko da, dortsalen banaketarekin. Ordu horretan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte ibilbidean entrenatzeko aukera izango da eta 15:30ean abiatuko da Sailkapen Txanda. Igandean, hilaren 17an, Txapelketaren finala goizeko 8:30etan hasiko da, lehenbiziko lasterkaria abiatzearekin batera. Arratsaldean, Four-cross mendiko bizikleta motako proba izango da, 8 eta 14 urte bitarteko parte-hartzaileentzat. IrriSarri Bike III. Enduro Txapelketa 16:30ean hasiko den sari banaketarekin itxiko da.

Kategoria guztietara irekitako proba

La III. IrriSarri Land Enduro Txapelketa federatuta dauden edo federatu gabeko parte-hartzaileei irekita dago eta honako kategoriatan banatuko dira: Kadeteak (15-16 urte), Junior (17-18 urte), Sub-23 (19-22 urte), Emakumezkoak (17 urtetik gorakoak), Master 30, Master 40, Master 50, Elite, E-Bike (bizikleta elektrikoak) eta Scratch (kategoria guztien arteko sailkapen orokorra).

Izen-ematea

Izen-ematea online egngi behar da, Tic Tac Crono-ren webgunea.

Izen-ematearen zenbatekoa 45€koa da federatutako parte-hartzaileentzat eta 51€-koa federatu gabekoentzat.

Izen-emateak barnean hartzen ditu igandeko hornidura eta bazkari, dutxetara sarbidea, auto-zerbitzu tailerra, mangerak eta frogaren kamiseta. Gainera, erreserba azaroak 12 aurretik eginez geo, IrriSarri Land-eko ostatu eta hotelean %10eko deskontua izango duzu, bai telefono, web edo emailez.