Aste osoan zehar, Irrisarri Land-eko begirale taldea trebakuntza saio batean murgilduta egongo da, Canopy Park-aren (Europako tirolina zirkuitu ia luzeenaren) eta penduloaren inguruko formazioa jasotzen.
Abentura parkea irekitzeko egun gutxi falta dira, eta dena puntu-puntuan jartzen ari gara instalakuntzen funtzionamendu onena bermatzeko asmoz. Parkean ikusten eta gozatzen ditugun baliabide guztien atzean, lantaldearen etengabeko trebakuntza eta instalazioen berrikusketa lana dago, eta egunotan, horretan dihardugu buru-belarri.
Formazio honetan gure lantaldeari eduki teorikoa eskaini zaio. Instalakuntzak sakontasunean ezagutu dituzte, eta funtzionamenduari, segurtasun protokoloei eta mantenu eta kontrol planari lotutako edukia berrikusi dute. Hau amaitu ostean, alderdi praktikoan murgildu dira eta ostiralera arte jarraituko dute horretan.
NEW-APE enpresako Miguel Martínezi eskerrak eman nahi dizkiogu haien ezagutza partekatu eta gure parkearen segurtasunaren bermean bidelagun izateko prest egoteagatik. Eta, noski, eskerrik beroenak ere gure begirale taldeari, erakusten ari diren inplikazioagatik.
Gogoratu, egun gutxi falta dira Irrisarri Land-eko ateak zabaltzeko… Martxoaren 16an ikusiko dugu elkar!
Leave A Comment