- Kirol dendak eta guk 2 trebakuntza saio antolatu ditugu 2019an, lehena udaberrian eta bigarrena udazkenean.
- Bike Eskola 2019an izen-ematea dagoeneko zabalik da.
IrriSarri Land parkean, Iruñako Decathlon kirol dendarekin indarrak batu ditugu haur eta nerabeak Biker munduan murgiltzeko asmoz. Ildo honetan, dendak eta guk lehen hitzarmena sinatu dugu Bike Eskola 2019 titulupean 2 trebakuntza saio eskaintzeko aurtengo udaberrian eta udazkenean.
4 formazio egun, 2 espaziotan
Trebakuntza esperientzia berri hau 2 lekuetan, hots, Decathlonen eta IrriSarri Land parkean gauzatuko da. Lehenengo Iruñako dendan 2 orduko 2 saio egingo dira eta gero gure txanda izango da. Haur zein nerabeak gurera etorriko dira Bike Park-aren barruan formazioa gauzatzera, kasu honetan ere, bi eguneko beste 2 saiotan.
Formazioaren datak ondorengoak izango dira:
Udaberriko ikastaroa
> Apirilak 13 eta maiatzak 11 (Decathlon – Iruña)
> Maiatzak 18 eta 25 (IrriSarri Land)
Izena emateko azken eguna: apirilak 7
Udazkeneko ikastaroa
> Irailak 14 eta 28 (Decathlon – Iruña)
> Urriak 5 eta 26 (IrriSarri Land)
Izena emateko azken eguna: irailak 8
Ikastaroak 8 eta 15 urte bitarteko haurrei eta 16 urtetik gorako nerabeei zuzenduta daude, eta talde bakoitzak bere ordutegi propioa izango du: handien taldea, 10:00etatik 12:00etara eta, gaztetxoena 12:00etatik 14:00ak arte. Ikastaroa aurrera eramateko gutxienez 4 pertsonako taldeak osatu beharko dira.
Formazio honen prezioa 89 €-koa da pertsonako eta seguroa eta beharrezko materialak barne hartzen ditu. Honez gain, gure instalazioetan parte-hartzaileek Bike Parkean ibiltzeko eguneko forfait-a jasoko dute, dutxak eta tailer zerbitzua erabili ahal izango dituzte eta Baxiko Natura sarreren baitan eskaintzen diren instalazioetaz gozatzeko aukera ere izango dute.
Parte-hartzeko izen ematea zabalik da esteka honetan. Azken eguna apirilaren 7a izango da udaberriko ikastaroa egiteko eta irailak 8a udazkeneko ikastaroaren kasuan.
EMAN IZENA
Leave A Comment