Edukiera mugatu denez, parkerako sarrera guztiak aldez aurretik erosi behar dira webgune honetan.
Familientzako eskaintza indartu asmoz, Urteko Familia Bonua abiatu da: familiak nahi adina alditan sartu ahalko dira parkean, eta Baztan-Bidasoko familiek 100 eurotan eskuratu ahal izango dute.
Haur eta gazteentzako Basajaun Udalekuak egungo egoerara moldatu eta indartu dira: askotariko abentura, bike-a, disc golf-a, kaleko dantzak, sukaldaritza eta ingelesa lantzeko topagune, 7-13 urteko haurrentzat eta 14-16 urteko gazteentzat, ekaina, uztaila eta abuztuan, gehienez 9 lagunek osatutako taldeka banatuta.
Neguko etenaldiaren eta COVID19ak eragindako derrigorrezko itxialdiaren ostean, jada ireki dugu parkea. Gogo biziz eta ilusioz ekin diogu 7. denboraldiari, abentura, gozamena, lasaitasuna eta natura funtsatzat hartuta, eskaintza oparoa zuen esku jartzeko. Izan ere, bizi dugun egoera berri honetan, bere ezaugarriei eta hartutako neurriei esker, aire librean, familiartean edo lagunartean gozatzeko eta haur zein gazteentzako udalekuetarako gune ezin hobea duzue IrriSarri Land.
Gozamenerako, segurtasuna ezinbesteko baldintza
Abentura eta jarduera zein zerbitzu ugari eskaintzen ditugun parkea garen aldetik, gure bezero zein lantaldearen segurtasunak lehentasuna izan du beti. COVID19aren ondorengo aro honetan, aurrez ezarritako protokolo zein neurriei hori ekiditeko jardunbide eta neurri berriak gehitu zaizkie, publikoari zein bertako ekipoari zuzendutakoak, betiere.
Beste neurri askoren artean, bereziki azpimarratzekoa da, parkearen edukiera mugatua. hori neurtu ahal izateko eta bezero orori parkean sartu ahallko dela bermatzeko, aurrerantzean sarrerak aldez aurretik erosi beharko direla webgune honetan. Hartara, ez da parkean bertan sarrera erosteko aukerarik izango.
IrriSarri Land-en COVID19 ondorengo osoko eskuliburua hemen.
Urteko Familia Bonua, familiartean IrriSarri Land esperientziaz nahi bezainbeste aldiz gozatzeko aukera berria
IrriSarri Land ez da behin bakarrik gozatzeko parkea: eskaintza zabalak behin eta berriz etorri eta aldiro esperientzia ezberdin eta errepika ezina bizitzeko aukera ematen du. Por ello, este año se ha hecho un esfuerzo especial para que las familias conviertan el parque en una opción habitual de su tiempo libre y hagan suyo el parque, independientemente del buen o mal tiempo, tanto si buscan aventura como si desean desconectar. Horretarako sortu dugu Urteko Familia Bonua: IrriSarri Land-en nahi adina bider sartzeko aukera ematen duen bonua (gehienez, familiako 5 pertsona). Berau sortzerakoan bereziki pentsatu dugu inguruko familiengan eta Baztan-Bidasoko familiek 100 eurotan erosi ahalko dute; hartara, bigarren bisitaldiarekin amortizatuta egongo da bonua. Gainerako familientzat, aldiz, 200 euroko prezioa du bonuak.
Bestalde, erabiltzaileen fidelizazioaren aldeko bide horretan, bikerrek ere Bike Urteko Bonua erosi (260 €) eta nahi adina bider erabil ahalko dute aurten berritu eta hobetutako Bike Park-a.
Basajaun Udalekuak, haur eta gazteentzako IrriSarri Land-eko udako topagunean izena emateko epea zabalik
IrriSarri Land-ek eskaintzen dituen gainerako jarduera eta zerbitzuak bezala, Basajaun Udalekuak ere COVID19aren aurrean ezarritako segurtasun neurrien arabera moldatu dira eta adi egonen gara, halaber, Osasun Agintaritzatik datozen berri guztiei. Udalekuetan izena emateko epea zabalik dago eta eskaria online egin daiteke, parkearen webgunean edo emailez (E.udalekuak@irrisarriland.com).
Ikus Udalekuen eskaintza osoa hemen.
Ekainaren 6tik abenduaren 31 bitartean zabalik.
Egutegiari dagokionez, ekainaren 6an ateak ireki eta abenduaren 31 bitartean egongo da zabalik parkea. Ekainaren 6tik 26ra asteburuetan egongo da zabalik. Ekainaren 27tik irailaren 6ra, halaber, egunero zabalduko da eta baita gabonetan ere, abenduaren 21etik 31ra. Baita gabonetan ere, abenduaren 21etik 31ra. Bereziki azpimarragarriak dira IrriSarri Land-en egutegian honako datak: urriaren 31tik azaroaren 1era IrriHalloween ospatuko da; azaroaren 14 eta 15ean IrriSarri Bike Enduro Txapelketa izango da eta azaroaren 21ean, berriz, Txondorraren piztuera.
Leave A Comment