Encuentro-YrisarriIrisarri, Irizarri, Hirisarri, Yrisarri… mendeetan zehar eratorpen ugari izan ditu Yrisarri Jauregian jatorria daukan Yrisarri abizenak. Garai batean jauregia zena, gaur egun lau solairuko hotel bat da, “Yrisarri Jauregia” izena mantentzen duena eta IrriSarri Land abentura parkean kokatua dagoena.

Hori dela eta, parkeko arduradunek bigarrengoz Irisarri Sendiaren elkarretaratzea antolatu dute datorren irailaren 24an. Abizenaren edozein eratorpen daukaten pertsona guztiak daude gonbidatuta. Bertan, elkar ezagutzeko aukera izanen duzue, baita amankomunean duzuen jatorriaren inguruko informazioa elkartrukatzeko ere. Horrez gain, familiaren historiaren eta zuhaitz genealogikoaren inguruko hitzaldi batez gozatzeko aukera ere izanen duzue. Parkean zehar bisita gidatu bat eginen da eta, ausartenek 370 metroko tirolinatik jaisteko aukera izanen dute. Guztien bizipenak kontatzeko bazkaria ere eginen daria ere eginen da

Parkeko gerentea den Joxe Elgorriagaren hitzetan: “proiektua hasi zenetik, sustatzaileek argi zeukaten paraje honek dauzkan ezaugarri bereizgarriak errespetatu eta ezagutarazi behar zituztela. Horregatik, hotela eraikitzerakoan jatorrizko egitura ahal beste errespetatu zen, fatxada batez ere, zeinetan familiaren jatorrizko armarria ikus daitekeen. Asko gustatuko litzaiguke mundu osoan zehar barreiatutako familia handi honen ondorengoentzat erreferentziazko tokia izatea, egun hau guztientzat urteroko hitzordu bilakatuz.

 

Historia pixka bat

Erregistratuta dagoen lehena Juanes Yrisarri izan zen eta familia handi bat sortu zuen; batzuk Amerikara joan ziren eta horietako bat, Antonio Jose de Irisarri y Alonso, XVII. mendean Guatemalako kolonian erregeorde izatera iritsi zen. Gaur egun munduko herrialde askotan aurki daitezke abizen hau daukaten pertsonak. Espainian 2375 pertsonarentzat lehen (1292) edo bigarren (1083) abizena da. Gehiengoa (1441) Nafarroan bizi da, Nafarroko 73. abizen ohikoena izanik.

Programa

11:00 Bisita gidatua

13:00 Argazki ofiziala

14:30 Bazkaria

16:00 Azalpen historikoa

17:30 Dantzaldia

20:00 Pikoteoa

30€ Helduak – 15€ Haurrak
15% alojamenduan
25% gainontzeko esperientzietan
50% Baxiko esperientzian

Ekitaldira bertaratzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako,948 928 922 telefonora deitu edo info@irrisarriland.es helbidera idatzi.