IrriSarri Landa Resort-Abentura Parkea berriz ere zabalik egonen da ostiral honetan, otsailaren 12an, nobedade interesgarriekin jardueretan nahiz instalazioetan.
Resort-a asteburuetan egonen da berriro zabalik: ostiraletan, 14:00etatik 18:00etara, jarduerak, eta afariak bukatu arte, jolastokia, eta larunbat eta igandeetan, goizeko 10etatik aitzina. Argi-orduak luzatu ahala, instalazioak ordu gehiagoz ere egonen dira zabalik. Ikasleen oporraldietan egunero dago irekita. Aste barruan, parkea irekiko da gutxienez 15 laguneko talde bat osatzen bada. Gainera, ikastetxe eta eskola aunitz astelehenetik ostiralera etortzen dira, ateraldiak edo eskola-kanpaldiak egiten dituztenean.
2015ean, hainbat nobedade aurkeztu ziren, guztiak ere parkearen eskaintza ludikoaren osagarri. Haien artean “Ikaztegia. Ikatzaren Museoa” izenekoa da nabarmentzekoa, hau da, egur-ikatza egiteari eskaini zaion interpretazio zentroa, eta bisitariei, ikastetxeei nahiz taldeei hezkuntza-baliabidetako eskaintzen zaiena. Udaberriaz geroztik, IrriSarri Express trenak inguru osoa zeharkatzen du ordu jakin batzuetan; eta bi jarduera berri abiarazi ziren, hots, Disc Golf eta Baxiren Bila. Iaz, “Zatoz IrriSarri Landera” estreinatu zen, hau da, parkearen abesti ofiziala. Martxoan, gainera, han Gladiators Day ekitaldia egin zen, eta aurten berriz ere, gure parkea aukeratu dute egoitza gisa. Eguna martxoaren 15a izanen da.
Baina otsailaren 12an hasiko den denboraldi berriak bestelako nobedadeak ere ekarriko ditu. Joan den urtarrilaren 21ean, FITUR azokan, Resorteko kudeatzaile Joxe Elgorriagak parkeari buruz grabatu den spota aurkeztu zuen, bai eta 2016an izanen ditugun mugarri batzuk ere, hala nola IrriSarri Land fashion week apirilean, Zaldi Azoka Handia eta ExpoDrones, maiatzean, Irrisarriko Festak ekainean, Irisarri Sendiaren topaketa irailean, eta udazkenean Ikaztegia. Ikatzaren Museoan eginen diren jarduerak.
Azpiegituren atalean, gaur egun erabilera anitzeko eraikin bat eraikitzen ari da, YriSarriko Behatokia, oturuntza handiak eta enpresa bilerak egiteko, eta era berean, talde handiei ostatu emateko. 300etik gora lagunendako ezkontza-ezteiak ospatzeko aukera duen Nafarroako establezimendu gutxietako bat izanen da.
Udarako, gainera, ur jolasen esparru berri eta handi bat moldatuko da adin guztietako jendearentzat.
Hortaz gain, sukaldaritzan ere izanen da gauza berri aipagarririk, hala nola parrilla-menuen eskaintza berria tabernan, edota hainbat gastronomia-ekitalditan parte hartzea, hala nola Nafarroako pintxoaren astean edo Oihan, ehiza, ziza eta onddo Jardunaldietan, Nafarroako Ostalaritza Elkarteak antolaturik.
Bestalde, aipatu behar da parkeak akordioa egin duela, AEDONAko kluben erabiltzaileek deskontu bat izan dezaten parkeak saltzen dituen esperientzietan. Nafarroako Gazte Txartela dutenek ere deskontuak izanen dituzte.
Leave A Comment