Urriak 10 eta 11n, VIII. Espainiako Disc Golf Txapelketa ospatuko da IrriSarri Land-ko zelaian (Igantzi, Nafarroa), 2019an inauguratu zena. Aurreko edizioak Asturiasen burutu ziren eta aurten lehen aldiz Nafarroan lehiatuko da. Txapelkea BAXI Basajauna Disc Golf Elkarteak (BBDG) antolatu du, CRK Disc Golf-ek aholkularitzarekin. Txapelketa Espainiako Disc Golf Elkarteak (AEDG) epaitzen du eta Disc Golf Elkarteko Txapelketa Profesionalen (PDGA – XC kategoriako proba) parte da.
Txapelketan Galizia, Madril, Euskal Herria, Katalunia, Cádiz, Nafarroa eta Asturiasko elkarte desberdinetako jokalari onenek hartuko dute parte eta honako kategoria hauetan jokatuko da: Emakumezkoentzako irekia, Sub-18, Sub-15, Master-a eta Grand Master-a.
Disc Golf-a golfaren antzeko kirola da, zutoinak eta pilotak beharrean disko hegalariak (frisbeea) eta saskiak behar dira. Europa Iparraldeko herrialdeetan oso kirol ezaguna da eta Nafarroan eta beste erkidegoetan ere urtetik urtera ezagunagoa da eta jarraitzaile gehiago dituena.
Izen-ematea irailak 20 aurretik
Izen-emateko azken eguna irailaren 20a da eta webgunearen bidez egin behar da: irrisarrilandevents.com. Ezinbestekoa da parte-hartzailea Disc Golf elkarte bateko kide izatea. Izen-ematearen prezioa 20 eurokoa da helduentzat eta 10 eurokoa juniorrentzat.
Nafarroako lehen zelai profesionala
El campo de Disc Golf de IrriSarri Land, ubicado dentro del parque de aventura y resort rural, es el primer campo de Disc Golf profesional de Navarra. Se trata del tercer campo a nivel estatal, junto a los ya existentes en Oviedo y Mijas (Málaga). Cuenta con un recorrido de 18 cestas distribuidas por diferentes parcelas del parque y con diversos desniveles; el último de los hoyos cuenta con una distancia de lanzamiento de hasta 140 metros. El campo, de características similares a las de un campo de golf, fue diseñado y desarrollado por Euskadisc Golf.
IrriSarri Land-eko Disc Golf zelaia, abentura parkearen eta landa-resortaren barruan kokatzen dena, Nafarroako lehen Disc Golf zelai profesionala da. Estatu mailan dagoen hirugarren zelai profesionala da, beste biak Oviedon eta Mijasen (Malaga) daude. Parkeko lursail eta malda desberdinetan banatuta daude 18 saskiak eta azken saskiak 140 metroko jaurtiketa-distantzia du. Zelaia Euskadisc Golf-ek diseinatu eta garatu zuen.
Leave A Comment