Beste behin IrriSarri Landek bat egin du LagunDuck ekimenarekin. Acción Marianista para el Desarrollo erakundeak antolatutako IV Ahate Lasterketa Solidarioak bildutako dirua Brasilgo Ferradura Mirim-go Caná hezkuntza eta gizarte proiektura bideratuko da.
Olatu Talka jaialdiaren programazioaren baitan, ekainaren 1 larunbatean 10.000 gomazko ahatetxo jaurtiko dituzte Urumeara, lasterketagune bilakatuta. Mundaiz zubitik hasi eta Maria Cristinako zubira arte, ahatetxoak norgehiagokan ariko dira. Eta ez dute hutsagatik egingo: nahi duen orok ahatetxo bat adoptatzeko aukera izango baitu 3 euroren truke (diru hori aipatu Caná ekimena sustatzeko erabiliko da) eta irabazle suertatzen diren ahatetxoentzat sari eder ugari izango da.
Sari horien artean izango dira IrriSarri Land parkera etorri eta gurekin gozatzeko Baxiko Natura sarrerak. Adopta ezazu ahatetxo bat eta zorte on!
Arratsaldeko 19:00etan abiatuko den ahatetxoen lasterketaren inguruan beste hainbat jarduera antolatuko dira: PA’TOmar algo taberna solidarioa, LagunKross haurren lasterketa (16:00etan Federico García Lorca kaletik aterako da), haur zein familientzako jolasak, Howdy SS musika zuzenean eta Urrezko LagunDuck sariaren banatzea.
Leave A Comment