Ostegun eguerdiaz geroztik, jarduera guztiak abian eta gozatzeko moduan egonen dira
Igantzin, Nafarroako Iparraldean, kokaturiko landa resort-abentura parkea zabalik egonen da heldu den urriaren 7an, ostirala, Euskal Autonomia Erkidegoan jaieguna delako.
Instalazioa asteburuetan egoten da irekita, zubi eta oporretan izan ezik, eta oraingo honetan, berriz, ostegun eguerdiaz geroztik –urriaren 6tik– egonen da irekita, asteburu luzea hiru ostatuetako batean igaro nahi dutenak egun horretan bertan finka daitezen. Gainera, jarduera guztiak egonen dira martxan (tirolinak, pendulua, bike park, trena, etab.) bai arratsalde horretan, bai eta ostiral, larunbat eta igandean ere, 10:00etatik 18:00etara.
Instalazioak
Hona hemen IrriSarri Landek dituen instalazioak:
Jolastokia. Nabe estalia jardueraz betea. Honatx: aire-zirkuituak, kirol pistak, ohe elastikoa, kart, arku-tiroa, zurezko gaztelua, igerileku boladuna, puzgarriak, etab.
Canopy. Zazpi tirolina dira, luze-laburragoak, eta hainbat altueratan paratuak. Azken tirolina gainerako seiak baino handiagoa da, 370 metro baititu, eta tarterik garaienean, 50 metro daude lurreraino. Ibilbideak, guztira, 2,5 kilometro baino gehiago ditu. Europako tirolina zirkuiturik handienetakoa da. Gainera, Espainiako tirolina luzeena dago, hots, 900 metroko jaitsiera ikusgarria, ibar nagusia 100 metrotik gorako altueran zeharkatzen duena.
Pendulua. Jauzia hutsera 40 metroko altuera batetik, 70 metroko hegaldi pendular bat egiteko, zabu erraldoi baten antzera.
Bike Park. Parkeak hainbat zirkuitu ditu. Irrisarri Bikeko zirkuituetako puntu nabarmenetako bat DH/Freeride da; hau da, mendi-hegalean barna osatutako bidexkak dira mountain bike jaitsiera egiteko. 4 zirkuitu dira, zailtasun handiago edo txikiagokoak (berdea, urdina, gorria eta beltza), eta ibilbideak denetariko erabiltzaileentzat dira. Irrisarri Biken, halaber, badago Dirt Park edo lurrezko jauziak dituen parke bat. Parke hau hainbat mailatako lau zirkuitutan dago banatua, afizionatuetatik profesionaletara, jaitsieretan bezala.
Abentura ibilbidea. Zuhaitzen artean zintzilikaturiko soka eta enbor ibilbide bat da. Bi via ferrata daude barne.
Interpretazio ibilbidea. Parkea zeharkatzen du, oihana ustiatzeko molde tradizionalak eta inguruko natura erakusteko.
IrriSarri Express. Parkea zeharkatzeko trena.
Ikaztegia. Egur Ikatzaren Museoa. Ikaztobiak edo txondorrak tamaina errealean eginak daude, hainbat fasetan nola egiten diren agertzeko.
Eta gainera: ibilbide mitologikoa, zentzumenen ibilbidea, uretako jolasen parkea, segway, zaldiak, laser tag, helikopteroa…… .
Ostatuak
Badira hiru ostatu mota, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
Palacio de Yrisarri Hotela: jauretxe armarridun zaharberritu batean kokatua, lau solairu ditu; 3 izarreko aparthotela da eta 17 apartamentu-logela ditu.
Solairu bakoitzak 300 metro koadro ditu, eta logela bakoitzak bi lagunendako ohea du, eta era berean, sofa-ohe bat eta office txiki bat harraskarekin nahiz mikrouhinarekin.
Basajaun basoa Bordak: Oihan ertzean, 12 etxola daude, hamabiak ere mendi-magalean harriz eginak, estetika finlandiarrari jarraiki. Etxolek bi logela dituzte, eta era berean, sukalde-egongela bat pareta osoa hartzen duen leihate batekin, eta ikuspegi ikusgarriak, bai eta portxea ere. Haien aurrean, belardi handi bat dago, eta bertan, behiak eta ardiak bazkan.
Non Stop Inn Aterpetxea: Eraikin berria da, finkako alderik beherenean eraikia. 76 lagunendako tokia du, 2tik 16ra bitarteko logeletan banatuta. Eraikin beraren oinarrian, informazio gune nagusia dago, bai eta harrera-leku orokorra ere.
Leave A Comment