Gure parkea zabalik egonen da zubietako aste osoan, neguko ordutegiarekin, hau da, 10:00etatik 18:00etara, kanpoaldeko jarduerei dagokienez, eta jolastokia, berriz, afalordua igaro arte.
Instalazioa asteburuetan egoten da zabalik, baita zubi eta oporraldietan ere, eta oraingo honetan, abenduaren 2tik, ostirala, hilaren 11ko eguerdira arte egonen da irekita. Asteburu honetan, gainera, parkeak ikazkin tradizionala izateko esperientzia bizi nahi duten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditu, txondorra egitera joan daitezen. Izan ere, parkeak, urtero, txondor bat egiten du Eguberriak baino lehen. Jarduera doakoa da, eta Ikaztegia – Ikatz Museoko afariak eta bazkariak daude barne, baina aurrez izena eman behar da. Euskal kulturako pertsona ospetsu batek piztuko du txondorra abenduaren 10ean. Ikatza elkartasunezko ekimenetara bideratuko da.
Leave A Comment