Aste Santua baino lehenagotik zabalik dago izena emateko epea IrriSarri Landeko Basajaun Udalekuetan. Aurten, udalekuetan gauza berri garrantzitsuak izanen dira, eta helburua, ohi denez, hauxe da: natura sakonago ezagutu eta maitatzea, jarduera ludiko eta hezigarrien bitartez.
IrriSarri Landek uda honetarako prestatu dituen udalekuetan gauza berriak izanen dira, eta berritasunik nabariena da, jarduera-anitzeko udalekuaz gain (iaz, arrakasta handia izan zuena), beste lau udaleku tematiko ere eskaintzen direla, guztiak ere jende adituak zuzenduak. Horrela, arduradunek parkearen eskaintza espezializatu nahi dute, inguruneak eta eremuak dituzten baliabideetan oinarrituta. Hori bai, resortak eskaintzen dituen abentura eta aisia jarduerak ahaztu gabe.
Iazko udan, hainbat probintziatako 600etik gora haurrek parte hartu zuten IrriSarri Landek antolatutako udalekuetan. Harrera izugarri horrek animaturik, aurten data gehiagoetan eginen dira: lehen txanda ekainaren 17tik 22ra eginen da, eta azkena, berriz, irailaren 2tik 7ra.
Udaleku guztiak gaztelaniaz eta euskaraz egin daitezke, eta badago garraioa Iruñetik, Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik. 8tik 16 urtera bitarteko haur eta gaztetxoentzat dira, parte-hartzaileak adinaren arabera banatuta, neska-mutil guztien integrazioa eta parte-hartzea sustatzeko, eta era berean, jarduerak adin-talde bakoitzaren interesetara hobeki egokitzeko.
Udalekuetara joanen diren haurrek Baxiko Natura izeneko VIP txartel bat jasoko dute, parkera nahi adina aldiz itzultzeko, denboraldia bukatu artean. Udalekuen prezioa 280€-tik aurrerakoa da.
Gaiak
6na eguneko bost udaleku ezberdin antolatu dira: jarduera-anitza, bike, perkusioa, hiri-dantzak eta pintura.
Guztietan ere kasuan kasuko gaiari buruzko klase espezializatuak ematen dira, eta arratsaldean, berriz, abentura eta prestakuntza jarduerak, parkeko instalazioetan. Halaber, gaueko jarduerak eginen dira.
Jarduera-anitza
Jarduera-anitza iaz ere garatu zen, eta abentura jarduerak ditu ardatz, baita naturan ikasteko jarduerak ere. Horrela, parte-hartzaileek gauza asko gozatuko dituzte, hala nola tirolinak, zaldiak, segway, laser tag, arborismoa, jaitsierako bizikleta, orientazio jarduerak, mendi-ibiliak, etab. Monitoreek talde egonkorra osatzen dute, jarduera horietan eskarmentu handia dutenak. 280 euro balio du.
Bike
Borja Rodríguez parkeko monitorea da bike udalekuko zuzendaria, bizikleta gainean trebeziak eskuratzeari eskainia, IrriSarri Landeko jaitsiera-pistak eta dirt parkea aprobetxatuta. Parte-hartzaileek hainbat gauza ikasiko dituzte: adibidez, bizikleta kontrolatzen, hainbat lur klase eta egoeratan; materialaren oinarrizko mantentze-lanak egiten, eta diziplina horretan aritzeak ekar ditzakeen arriskuak kudeatzen. Komeni da haur bakoitzak bere bizikleta eramatea.
Perkusioa
Zo-Zongo taldeko Ander García da perkusio udalekuko zuzendaria, eta mugimendua, entzumena eta erritmoa ditu ardatz. Hainbat gauza landuko dira; adibidez, gorputz perkusioa, esku perkusioa eta talde perkusioa. Halaber, hainbat instrumentu erabiliko dira, hala nola txalapartak, darboukak, djembeak, surdoak eta bateriak. Bukaeran, udalekuan ikasitako guztia erakusteko emanaldi bat eginen da.
Hiri-dantzak
Beste udaleku baten ardatza hiri-dantzak dira. Parte-hartzaileek, beraz, hainbat estilotako nozioak ikasiko dituzte: hip-hopa, new style, break dance, gimnasia akrobatikoak, dance-lirical, Freestyle, etab. Musikaltasunari buruzko tailer bat ere emanen da. Rebeca Aranzadik darama haren zuzendaritzaren eta garapenaren ardura. Rebeca akademiako zuzendaria da eta 20 urtetik gorako esperientzia du jarduera zuzenduetan.
Pintura
Azkenik, pintura lantzeko udalekuan, Iciar Mikelperizena arituko da arduradun. Berako pintorea da. Udalekuan hainbat teknika irakatsiko dira, eta bukaeran, ikasleek beren bi margolan eramanen dituzte, biak ere egun horietan egindakoak.
Egonaldietan barne daude, halaber, bai abentura jarduerak, bai bestelako jarduerak, hala nola tailerrak, ateraldiak, bisitak, etab. Antolatzaileen helburua da neska-mutilek naturaz gozatzen ikastea, betiere izadia ezagututa eta errespetatuta; baina, resortak eskaintzen dituen jardueretako dibertsioa ahaztu gabe: tirolinak, arborismoa, bizikleta, segway, laser tag, zaldia, arku-tiroa, discgolf, zentzumenen ibilbidea, mitologia ibilbidea, Natura ibilbidea (fauna eta flora), Ikaztegia edo egur-ikatzaren Museoa, IrriSarri Express tren turistikoa, uretako jolasak, etab.
IrriSarri Landek, bere programaren bidez, gaztearen garapen pertsonala ahalbidetu nahi du denbora librearen arloan, horixe da helburu nagusia, eta horretarako, baliabideak jarriko ditu gaztearen eskura, jarduerak ikuspegi sortzaile eta positibo batetik aukeratu eta antolatu ditzan, betiere jarrera toleranteak, solidarioak eta lankidetzazkoak sustatuz, elkarrizketarako irekiak, parte-hartze aktiboa eta kritikoa bultzatuz, talde-lanean eta auzolanean ekinez, kultura eta naturako kirolak ardatz hartuta.
Udalekuek zerbitzua eman nahi dute, haurrek esperientzia ludikoa, jolasgarria eta kulturala bizi dezaten, natura txoko paregabean -horrelakoa baita IrriSarri Land finka-, eta familiatik nahiz eskolatik kanpo, HAIEK BAITIRA PROTAGONISTAK.
Parte-hartzaileek parkean bertan hartuko dute ostatu. Beraz, ez da joan-etorririk egin behar.
Otorduak Jolastokiko tabernan egiten dira, eta platerak hango sukaldean prestatzen dira, bertako baratzean lantzen diren produktuak aprobetxatzen saiatuta, eta adin horietako behar bereziei erantzunda, bai eta zenbait haurrek izan ditzaketen premiei ere.
Izen-ematea zabalik dago. Zehazki, izena 948 928 922 telefonoan eman daiteke, edo udalekuak webean
Leave A Comment