Parkeak jarduera hau zuzenean antolatu duen lehen aldia da

Hainbat entitate publikok zein pribatuk kanpamentuak eta txangoak antolatu izan dituzte gurean, eta guk ludotekak antolatu izan ditugu oporraldietan; bada, horrek emaniko esperientziaz baliatuta, aurten IrriSarri Landen arduradunek erabakita, 8 eta 16 urte arteko haur eta gazteendako udalekuak antolatuko dira.  

Egonaldiak 6na eguneko txandetan eginen dira (igandetik ostiralera), eta tematikoak dira, neska-mutilek hainbat teknika eta trebetasun ikas ditzaten beren interesen arabera. Honatx zer gai landuko diren: multiabentura, mitologia, IrriSarri Chef, ekitazioa, bike, zinema eta teknologia. Baina horrez gain, resortak eskaintzen dituen gainerako jarduerez ere gozatuko dute: tirolinak, zuhaitz-ibilbideak, bizikleta, segway, laser tag, zaldia, arku-tiroa, discgolf, zentzumenen ibilbidea, ibilbide mitologikoa, Ikaztegia-Egur ikatzaren Museoa, baratze ekologikoa, IrriSarri Express turismo trena, uretako jolasak ….. Gainera, hainbat irteera antolatuko dira ingurunea ezagutzeko, bai eta gaueko jarduera batzuk ere.

Aukeran egonen da udalekua gaztelaniaz, euskaraz edo elebitan egitea.

Udalekuen arduradunek eskarmentu handia dute horrelako jardueren antolaketan, eta txandak adinaren arabera bereiztea erabaki dute, neska-mutil guztien integrazioa eta parte-hartzea sustatzeko, eta era berean, jarduerak adin-talde bakoitzaren interesetara hobeki egokitzeko. Lehen txanda uztailaren 3an hasiko da, eta azkena, berriz, abuztuaren 21etik 26ra eginen da.

IrriSarri Landek bere programaren bitartez lortu nahi duen helburu nagusia da gaztearen garapen pertsonala ahalbidetzea denbora librearen arloan, eta horretarako, behar diren baliabideak jarriko ditu haren eskura, jarduerak aukeratu eta antola ditzan, betiere ikuspuntu sortzaile eta positibo batetik, tolerantzia, elkartasuna, lankidetza eta elkarrizketa sustatuz, oso egokiak baitira parte-hartze aktibo eta kritikorako, hori guztia elkar hartuta eta talde-lanean, kultura eta naturan kirola egitea programaren oinarri direla.

Horretarako, monitore talde egonkorra dauka eskura, guztiak ere behar bezalako prestakuntzaren eta esperientziaren jabeak, neska-mutilei arreta emateko.

Parte-hartzaileek parkean bertan hartuko dute osatu; beraz, ez da joan-etorririk egin beharko. Horretarako, resortak 220 leku ditu; 76 leku IrriSarri Land aterpetxean, eta 144 leku, Irysarriko Behatokian, hau da, aurten estreinatutako erabilera anitzeko eraikinean.

Otorduak Jolastokiko tabernan eginen dira, eta platerak bertako sukaldean prestatuko dira zuzenean, bertako baratzean berean lantzen diren produktuak aprobetxatzen saiatzeko, eta adin horietako berezko beharrak asetzeko, bai eta zenbait haurrek izan ditzaketen berezitasunak asetzeko ere.

Iaz, 300etik gora haurrek parte hartu zuten parkean egindako kanpamentuetan.

Izena jada telefonoz eman daiteke, 948 928 922 zenbakian, edo hemen

camp2016