Parkea abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra bitarte egonen da zabalik

 IrriSarri Land Eguberrietako oporraldi guztian egonen da zabalik, abenduaren 23tik urtarrilaren 8ra. Bezeroei behar bezalako arreta bermatze aldera, erreserba aldez aurretik egin beharko da jarduera batzuetarako.

Parkea egunero egonen da irekita 10:00etatik 18:00etara, salbu Eguberri Egunean, Urteberri Egunean eta Errege Egunean, egun horietan eguerdiko 12:00etan irekiko baita monitorea behar duten jardueretarako.

Canopy luze eta labur esperientziak (tirolina sorta), zaldi ibilbideak eta pendulua gozatzeko, 24 ordu lehenago egin beharko da erreserba; dena den, 370 eta 900 metroko tirolinak egunero egonen dira zabalik. Gainera, bike parkeari dagokionez, 10 lagun baino gehiago elkartzen badira soilik funtzionatuko dute jendea gora igotzeko ibilgailuek; beraz, derrigorrezkoa ere izango da parkera deitzea gutxienez egunbete lehenago.

Erreserbak egin daitezke telefonoz (948 928 922), postaz (reservas@irrisarriland.es) edo whatsappez (688 717217, idatzi zer egunetan bisitatuko den parkea, jarduera, zenbat lagun).

Gainerako jarduerak (Baxi Bila, Jolastokia, Ibilbide Mitologikoa, Zentzumenen Ibilbidea, Paisaiaren Ibilbidea, Zubi Tibetarraren Pasealekua, Disc Golf eta erremonterik gabeko Bike Park) ordutegi guztietan gozatu ahal izango dira.

Ostatuek eta jatetxeek ohi bezala funtzionatuko dute, eta gainera, otordu bereziak programatu dira Gabon Gauerako, Eguberri Egunerako, Urtezahar Gauerako eta Urteberri Egunerako.

Parkeak urtarrilaren 9an itxiko ditu ateak martxoaren 17ra arte, baina denbora tarte horretan guztian egin ahal izanen dira erreserbak hurrengo denboraldirako.