Berriz ere heldu da IrriSarriween!

Urduri nago. Egia da Tartalo bota egin nuela oihanetik parkea ireki baino lehentxeago, baina azkenaldi honetan, soinu arraroak entzuten ari naiz: zuhaitzetako hostoak zakarki mugitzen dira ustekabean, erreketan plisti-plasta hotsak entzuten ditut, eta pauso hotsak hosto idorren gainean. Baina burua biratu, eta ez dago deus ere.
Ez dakizue nor den Tartalo? Basoko beste biztanleetako bat da, pertsonaia mitologiko ikaragarria, beldurrezkoa, begi bakarra du kopeta erdian. Izugarri gustatzen zaio artaldeei eraso egitea eta haurrak izutzea. Batzuek diote haur bat bakarrik harrapatuz gero, gordinik jaten duela.
Gainera, lamia batek erran dit sorginak aztoratuak dabiltzala eta edabeak prestatzen ari direla harrapatzen dituzten gizajoak hiptonizatzeko.
Jakizue urriaren 28tik azaroaren 1era gauza beldurgarriak gerta daitezkeela IrriSarri Landen, eta ez direla egokiak beldurtientzat, ez horixe. Baina, aldi berean, oso jostagarria izanen da, parkea buru-belarri murgilduko baita festa horretan, eta hamaika jarduera eta eskaintza berezi antolatu ditu.

EGITARAUA:

Urriak 28, LARUNBATA

  • Kareta tailerra: 11:00etatik 12:30era
  • Pintxo-pote beldurgarria: 18:00etatik 20:00etara
  • Beldurrezko Tren Espresa: 19:00 h/ 19:30h/ 20:00 h
  • IrriSarriween afaria: Tabernan, 20:00etatik 22:00etara
  • Diskobesta beldurgarria: 22:30etik 00:00etara

Urriak 29, IGANDEA

  • “Baxi maltzurgarria” pintura lehiaketa: Baxirik beldurgarriena margotzen duen haurrak jaitsiera bat irabaziko du 370m-ko tirolinan. 11:30 – 12:30
  • Pintxo-pote beldurgarria: 18:00etatik 20:00etara.
  • Beldurrezko zinemaren maratoia: 16:00etatik 20:00etara Yrisarriko Behatokian.

Urriak 31, ASTEARTEA

  • Margoface Halloween, aurpegi margoketa: 16:00etatik 19:00etara
  • Beldurrezko mozorro-jantzi lehiaketa: Hobekien mozorrotutako hiruek jaitsiera bana irabaziko dute 370 m-ko tirolinan edo Baxiko Natura sarrera bat beste egun baterako. 18:30ean.
  • Beldurrezko tren espresa: 19:00 / 19:30 / 20:00. Ausartuko al zara zuhaitz artean barneratzera, ilunabarrean?.
  • Pintxo-pote beldurgarria: 18:00etatik 20:00etara.

Azaroak 1, ASTEAZKENA

  • “Baxandere sorgin-majikoa” pintura lehiaketa: Baxiren emaztea sorginaz jantzita hobekien margotzen duen haurrak jaitsiera bat irabaziko du 370 m-ko tirolinan. 11:00etatik 12:00etara
  • Beldurrezko zinemaren maratoia: 16:00etatik 17:30era eta 18:00etatik 20:00etara Jolastokian

PAKETE BELDURGARRIA

Barne: Baxiko Natura sarrera orokorra+Afariween+Izuaren trena

*Paketeak harreran, telefono bidez (948-928-922) edota email bidez (info@ irrisarriland.es) egin daitezke.

*Sarreraren bat duen orok %25-eko deskontua izango du datorren eguneko sarrere- tan, aurreko eguneko erosketaren tiketa erakutsita

*Urriak 31n, Halloween egunean, mozorraturik etortzen den orok beste egun baterako Baxiko Natura tiket bat jasoko du.Helduak / Haurrak

30€ / 25€ 

info@irrisarriland.es 948 928 922