Aurtengo berrikuntza nagusia “disc golf” kirol modaliatean aritzeko zelaia da, homologazioa duen Euskal Herriko lehena eta Estatu mailan hirugarrena.

Martxoaren 16an, larunbatarekin, emango diogu hasiera seigarren denboraldiari, indarrak berrituta, ohiko filosofiarekin eta hainbat berrikuntzarekin. Ostatu hartuko duten pertsonentzat martxoaren 15ean zabalduko ditugu ateak. 2014an Estatuko tirolinarik luzeena eraikitzearen aldeko apustua egin genuen, 900 metrokoa hain zuzen ere. Gaur egun, parkeko 75 hektareako ingurunean berrikuntzak txertatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, zuek abenturaz eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izaten jarrai dezazuen.

Hona hemen aurtengo berrikuntza nagusiak:

Euskal Herriko lehen “disc golf” zelai homologatuaren irekiera.

“Disc golf” zelaiak golfeko zelai baten antza handia du, eta Euskadisc Golf etxeak diseinatua eta sortua izan da. Joko-zelaiak 18 zulo (saski) ditu, eta banatuta daude parkeko partzela ezberdinetan; azken zulora, adibidez, 140 metroko distantziatik bota behar da diskoa.

Apirilaren 6an izango da irekiera, Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusiaren eskutik, eta harena izango da lehen jaurtiketa egiteko ohorea.

“Disc golf” kirolak bete-betean egiten du bat naturarekin, eta jokoan aritzeko behar den teknika erabat inklusiboa da, adin guztietako pertsonentzat egokia. Kirol honek sona handia du Europa iparraldeko herrialdeetan, Finlandian esaterako, eta Estatu Batuetan ere bai. Gure inguruan ere geroz eta jarraitzaile gehiago ditu.

Besarkaden basoa

Ikaztegiaren eta tirolinen inguruan dagoen hamar akaziako baso hau shirin yoku filosofian oinarritua dago. Japonian du jatorria pentsaera horrek, eta pertsonen ongizatea bilatzeko bidean garrantzia handia ematen dio naturarekin harremana izateari. Itziar Mikelperizena artistak margotu ditu zuhaitzak, eta berrikuntza honekin basoaren energia ezagutzera eta elkarbanatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Rokodromoak taldeentzat (estalia eta kanpoaldean)

Hemendik aurrera, eskalada egiteko aukera izango duzue IrriSarri Land-en. Batetik, instalakuntza estalietan 2,5 metroko altuera eta 15 metroko zabalera duen rokodromoa eraiki dugu, haur zein helduek arnesik gabe goza dezaten. Egun euritsuetan gozatzen jarraitzeko aukera aparta da, Jolastokiko 1.000m2-ko instalakuntzetan kokatua dago pareta.

Bestalde, kanpoaldean 3,75 metroko zabalera eta 5 metroko altuera duten bi panel bertikal ezarri ditugu, eta bakoitzak bina bide dituzte; hauetan eskalatzeko derrigorrezkoa da arnesa erabiltzea. Kanpoko pareta eskuragarri izango dituzte eskola eta udalekuek. Bi rokodromoak Hormaclimb enpresak egin ditu.

Berrikuntzak Bike Park-ean

Aurten Pump Track zirkuitua irekiko da, eta bertan, erabiltzaileek bizikletaren gainean gorputzaren inertzien teknika trebatzeko aukera izango duzue. Instalakuntza berri honek 120 metroko ibilbide zirkularra du. Bestalde, Bike esperientzia hobetzen jarraitzeko xedearekin, Commencal markako 6 bizikleta berri jarriko ditugu zuen eskura. Dendetan eskuratu ezin diren bizikleta hauek probatzeko aukera aparta dela uste dugu.

Aipaturiko berrikuntzak erabiltzaileen eskura egongo dira pareka ireki orduko, eta apirilean, bi espazio berri zabalduko dira: bolatokia eta minigolfa, Jolastokiko instalakuntzen ondoan.

Gastronomia

Bestalde, gastronomiari dagokionez, Teresa Gil chef-aren gidaritzapean, Palacio de Yrisarri jatetxeak etxeko eta garaiko produktuetan oinarritutako karta eskaintzen jarraitzen du: Nafarroako barazkiak eta haragia, arraina eta postreak. La Taberna Jolastoki-ren eskaintza nagusia, berriz, parrillan oinarrituko da, eta Mirador de Yrisarri-n era guztietako ospakizunak egingo dira, 300 pertsona hartzeko aukera eskainiz: ezkontzak, enpresetako ekimenak,…

Ostatuak

Ostatu zerbitzuei dagokionez, orain arteko eskaintza Yrisarri Jauregiak, Non Stop Inn youth hostel aterpetxeak eta Basajaun Basoko hamabi bordek osatu dute; denboraldi honetan, lau borda berri inauguratuko ditugu, eta horietatik bik gran deluxe kategoria izango dute. Azken hauek, deluxe bordek duten ohiko ekipamenduaz (aire egokitua, bainu-gela osoa, sukaldea, egongela-jangela, terraza, aparkaleku pribatua eta doako WIFI zerbitzua) eta ikuspegi panoramikoaz gain, hidromasajea ere badute. Uztailetik aurrera egongo dira erabilgarri.

Udalekuetan izena emateko epea zabalik

Basajaun Udalekuetan izena emateko epea zabalik da. Udaleko tematikoetan bost modalitatetan banatzen da eskaintza: pintura, sukaldaritza, kaleko dantzak, bike-a eta askotariko ekintzak. Iaz, Bike eta Kaleko dantzen udalekuetan apuntatu zen haur gehien, askotariko ekintzen udalekuaren atzetik.