- Zortzigarren urtez jarraian, IrriSarri Land-eko lantaldea hilabetez jardun da txondorra sortzen eta horretarako parkearen inguruko 18.000 kilo egur baino gehiago erabili ditu.
- Txondorraren piztuera ikusteko sarrera doakoa da.
Larunbat honetan, urriak 30, 18:00etan, zortzigarren urtez IrriSarri Land-eko txondorra piztuko da. Hain berezia den mugarri honek euskal kulturaren zabalkundean laguntzen duen pertsona bat omentzeko ere balio izaten du, hala aurten Julian Iantzi kazetari eta aurkezle lesakarra arduratuko da txondorra pizteaz bai eta Ikatzaren museoko enbor batean bere eskuen arrastoa uzteaz. Orain arte txondorra piztu dutenak ondorengo pertsonaia ezagunak izan dira: Iñaki Perurena, Xabier Euzkitze, Xabier Agote, Toti Martínez de Lecea, Aizpea Goenaga eta Itziar Sistiaga.
Irisarriko basoetako 18.000 kg egur erabili dira, gehienbat gaztainondoak eta hariztiak, aurtengo ikatz txondorra egiteko. Berezitasun handienetako da txondorra garai batean bezala eraikitzen dela, tradizioak mantenduz. Jai giroan egiten da urtero txondorraren piztuera, ostean IrriSarri Land-eko bolondresek txondorra zainduko dute, dena ondo joan dadin eta, abenduaren hasieran ikatza lortzen hasteko. 5.000 kg ikatz inguru lortu hori dira urtero, eta gero datorren denboraldian parkeko jatetxeko erretegian erabiliko da.
Aurtengo txondorrak are bereziagoa egingo duen osagaiak izango ditugu; txalaparta, joaldunak, biolontxeloa, Gorka Zabaletaren musika,… eta pintxo-potea Jolastoki tabernan 21:00ak arte.
Denboraldi amaiera
Azaroaren 1a izango da parke publiko orori zabalik egongo den azken eguna. Izan ere, azaroaren 6tik urtarrilaren 2ra, parkea Yrisarri Hotel-Jauregi eta bordetan dauden bisitarientzat bakarrik egongo da zabalik.
Olentzeroren bisita, abenduaren 18an
Abenduaren 18an, Olentzero IrriSarri Land-en izango da, haur eta gaztetxoen gutunak jasotzeko.
Leave A Comment