Sarrera doakoa da eta asteburuan Olentzero 15etan Ikaztegian egongo da piztuta dagoen txondorraren inguruan eta 17etan Jolastokian.
Larunbatean, IrriSarri Land-eko parkeko gabonetako argiak piztuko ditu Olentzerok berak.
Etxeko txikienek euren gutunak Olentzerori emateko aukera izanen dute asteburu honetan IrriSarri Land-en. Larunbatean eta igandean, 15etan Txondorraren inguruan egongo da haurren eskeak entzuten eta 17etan Jolastokian, sarrera doakoa izanik. Abendu osoan txondorra piztuta dago, eta bertatik datorren urteko ikatza aterako da.
Horrela, gabonetan parkea zabalik egongo da abenduaren 30era arte eta egunero 16.30ean benetako ikazkinen eskutik, bisitariek txondorraren inguruko sekretuak ezagutu ahal izango dituzte, gaztainak goxoak jaten dituzten bitartean. Xedea, usadio zaharrak ezagutaraztea da eta horretan dihartute abendua hasieratik.
IrriSarri Land-eko tibetar zubia eta beste hainbat txokok gabonetako argiztapena izango dute gabonetan eta horien piztuera Olentzero berak egingo du larunbat arratsaldean.
Leave A Comment