Baxi maitea,
Oso pozik nago zurekin Basajaun Basoa eta Irisarriko basoak oso ongi zaintzen dituzulako. Bertako biztanle guztiak, gizakiak eta animaliak, oso gustura daude zurekin. Mesede bat eskatu nahi dizut. Dakizun moduan, etxeko txikienentzako opariak prestatzen ari naiz eta ez dut denborarik Gabonak aurretik egin ohi dudan ikaztegia prestatzeko. Horregatik, asko eskertuko dizut monitoreei ikaztegia osatzeko laguntza eskatzen badiezu. 20.000 kilo ikatz behar ditut. Nik erakutsiko diet nola egin, baina haiek zaindu beharko dute.
Olentzero Gutuna
Carta Olentzero
Lagunduko didazu?
Aldez aurretik, eskerrik asko.
Olentzero
Leave A Comment