Itziar Sistiaga idazlea arduratuko da aurten txondorra pizteaz eta seigarren urtez jarraian txondorra IrriSarri Land-eko lan-taldeak eratu du

Hilabetez aritu dira txondorra egiten eta guztira inguruko basoetako 18.000 kilo egur-ikatz erabili dira

Sarrera doakoa da

Larunbatean, azaroak 30, arratsaldeko seietan hasiko da seigarren aldiz txondorraren piztuera IrriSarri Land-en. Urtero lez pertsona bat omenduko da eta aurten Itziar Sistiaga idazle iruindarra izango da. Bera arduratuko da ikaztegiko enborrean bere arrasto bat uzten. Aurreko urteetan honakoak jardun ziren txondorra pizten: Iñaki Perurena, Xabier Euzkitze, Xabier Agote, Toti Martínez de Lecea eta Aizpea Goenaga..Txondorra eraikitzeko, aurten inguruko basoko 18.000 egur-ikatz kilo erabili dira, bereziki gaztainondo eta haritza. Larunbatetik aurrera, borondatez jendea arituko dira txondorra zaintzen hilabetez eta gauzak ondo bidean, urte amaierarako ikatza izanen da. Gutxi gora-behera guztia 5.000 kilo ikatz lortzea espero da, azken urteetan lez jatetxeko parrillan erabiltzeko datorren denboraldian. Larunbat honetatik aurrera eta abenduaren 30era bitartean ikaztegia bisitatu ahal izango da, bertan dagoen museoarekin batera. Bertan, garai bateko ikazkinen bizitza estiloa eta lan egiteko modua ikusi eta ikasi ahal izango da. Horretarako espresuki egina dagoen ibilbidea ere egin daiteke eta trenez ikusi guztia.

Musika emanaldia

Txondorraren piztuerarekin batera Gorka Zabaleta kantautorearen musika emanaldia ere egongo da eta egun horretatik aurrera hainbat ekintza antolatuko dira hilabete osoan zehar; Olentzeroren bisita nabarmenduz. Abenduaren 21ean Olentzero IrriSarri Land-era etorriko da 15etan Ikaztegira eta 17etan Jolastokira. Bertan neska-mutilen gutunak eta azalpenak jaso eta entzungo ditu.

Larunbatean ospatuko da baita Irisarri familiaren eguna

5. urtez jarraian Irisarri familiaren eguna ospatuko da IrriSarri Land-en. Bertan parte-hartzeko nahitaezkoa da lehenengoa eta bigarrengo abizena Irisarri edota bere barianteren bat izatea: Yrisarri, Irizarri, Irisarri, Irissarri, Yrisarri…etab. Egunean zehar hainbat ekitaldi egongo dira antolatuta familiaren eguna ospatzeko.

Parkea zabalik egongo da abenduaren 30a arte A

IrriSarri Land zabalik egongo da abenduko asteburu guztietan 10.00etatik 18.00etara eta abenduaren 21tik aurrera egunero zabalik egongo da, 24 eta 25 izan ezik.