IrriSarri Land-en 6. denboraldia amaitzeko hiru hilabete falta dira, baina a ze hiru hilabete. Ezin hobeto gozatzeko aukera izango digu, eta horretarako ohiko eskaintzaz gain, hainbat sorpresa antolatu ditugu, familian ala lagunartean gozatzeko.
Jarraian antolatutako zenbat ekintzen berri emango dizuegu:

Bike Stock Azoka
Urriak 19-20
Stock azoka honetan jaitsierako bizikleta marka anitz egongo dira preziorik onenean: Commencal, Mondraker, Gt eta MB. Jakina, jaitsierako bizikleta hauek frogatzeko nahitaezkoa da Bike Park-eko sarrera izatea.
Enduro Open Bucardo
Azaroak 16 eta 17
IrriSarri Land izango da Enduro zirkuituko 4. froga eta bertan rider onenen parte-hartzea izango dugu. Gainera, bestelako ekintza batzuk ere izango ditugu Bike Park-ean, besteak beste, haurren lehiaketak, chill out, etab. Parkeko gainontzeko ekintza guztiak martxan egongo dira.
IrriHalloween
Azaroak 1-3
Iritsi da urteko jairik beldurgarri eta ziragarriena. Eta asteburu horretarako hainbat ekintza beldurgarri prestatu ditugu. Itzela izango da asteburua!
- 18.30etatik aurrera, ordu erdiro, IrriSarri Expreso trena aterako da, eta bidean pertsonaia misteriotsuak azalduko dira.
- Makillaje eta kareta tailerrak egingo dira.
- Jolastokiko tabernan, pintxo potea eta Halloween-n aitzakian menu berezia eskainiko da.
Txondorraren piztuera
Azaroak 30
Ikaztegia pizteko eguna, egun zoragarria izanen da. Ingurumena eta tradizioa batzen dituena, urtero pertsona bat omenduz.
Gabonak
Abenduak 21-31
Abenduak 21ean Olentzero etorriko da IrriSarri Land-era eta abenduaren 22an gabonetako denboraldiari hasiera emango zaio.
- Parkea zabalik egongo da abenduaren 21etik 30era, abenduak 24-25 izan ezik.
Leave A Comment