• Sarrera guztietan barne

Zure punteria, proban. Sartu baloia zuloetan ahalik eta kolpe gutxienekin.

FootGolf golfaren punteria eta futbolaren emozioa uztartzen dituen aire zabaleko jarduera erraz eta dibertigarria da.

Helburua 9 zuloko ibilbidea osatzea da, zulo bakoitzean baloia ahalik eta kolpe gutxienekin sartuz.

Ikasteko eta praktikatzeko joko erraza da, eta adin guztietarako egokia. Familia, kuadrilla eta taldeentzat aproposa.

Informazioa

Informazio Praktikoa
  • Ibilbidea: 9 zulo.
  • Baloia alokatzea: 6,50€ (egun osorako). Fianza 20€.
Baldintzak
  • 12 urtetik beherakoek: pertsona heldu batek lagunduta joan behar dute (gehienez 2 adingabe heldu bakoitzeko).
  • Laguntzaile den pertsona helduak adingabearen sarrera bera erosi behar du.