Project Description
Basoan sartu eta natura bere osotasunean sentitzeko ibilbideak. Oinutsik, begiak estalita… egin daitezkeen ibilbideak. Sentitu eta bizi natura buruan eta gorputzean.
Paisaia Ibilaldia
Iraupena: 90 min.
Distantzia: 3,5 km
Ibilaldi polita, parkeko hainbat txoko eta ikuspegi ezagutzeko. Ibilaldian interpretazio-zentroa, karobia, ikatzaren museoa eta abar ikus daitezke.
Zentzumenen Ibilaldia I & II
Iraupena: 60 – 90 min..
Hiru zati ditu. Lehenengoan, oinutsik sentituko dituzu naturaren testura desberdinak. Bigarrenean, irudimena ukimenaren bitartez garatu ahal izango duzu, eta azkenik, hirugarrenean, begietan antifaz bat jarrita, ukimenaren zentzua garatuko duzu, naturarekin jolastuz.
Mitologia Ibilaldia
Iraupena: 60 min.
Ginkana gisa, euskal pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu. Basoan egiten den ibilaldia da.
Natura Ibilaldia
Iraupena: 60 -90 min.
IrriSarri Land eta inguruko fauna eta flora ezagutzeko ibilaldia, Mitologia Ibilaldiarekin topo egiten du honek.
Baxiren Bila Ibilaldia
Iraupena: 60 – 90 min..
Pista batzuk jarraituz gure lagun Baxi aurkituko duzu.