Energia berriztagarriak
-
Eguzki-energia fotovoltaikoa
Eguzki-panelak dira eguzki-argia energia bihurtzeko bitartekaria. Diseinua sinplea da, oso eraginkorra, autokontsumoa ahalbidetzen du eta horrek jasangarritasuna sustatzen du.
IrriSarri Land-en, Jolastokiko teilatuan zehazki, 110 kW-eko instalazio fotovoltaikoa eraiki da, 288 eguzki-modulu fotovoltaikoz osatua. Modulu guztiak 450 Wp-ko potentzia unitariokoak dira, hau da, 129,6 kwp-ko puntako potentzia totala. Inbertsore fotovoltaikoak panelek sortutako energia elektrikoa korrontean bihurtzeaz arduratzen da, sare elektrikoaren ezaugarri bereko korronte alternoan.
-
Biomasa
Biomasa energia-iturri agortezina da, oso gutxi kutsatzen du ingurumena eta ia ez dio ozono-geruzari eragiten. Energia berriztagarri gisa, erregai fosilen erabilera eta horiek sortzen duten kutsadura murrizten ditu. Mendiak eta basoak garbitzen laguntzen du. Jauregiko, bordetako, Miradorreko, aterpetxeko eta Jolastokiko ur beroa eta berokuntza biomasaz egiten dira.