6 ibilaldi: paisaia-, abentura-, zentzumen-, mitologia- eta natura-ibilaldia, eta Baxiren Bila ibilaldia. Bi ibilaldi haur-kotxearekin edota gurpildun aulkiarekin egin daitezke.
Baso honetan margotutako hamar akazia daude eta horiek mezuak dituzte idatzita. Basoaren energia sentitzeko eta naturarekiko lotura estutzeko esperientziara gonbidatzen zaitu gune honek.
Disc Golf-eko zelaiak parkeko hainbat lurzatitan banatuta dauden 18 saski ditu, desnibel desberdinetan; azken zuloak 140 m arteko jaurtiketa distantzia dauka. (Nafarroako Disc Golf zelai profesionala)