
IrriSarri Bike Enduro Nafarroako Txapelketa 2025 (Sustrails Open Enduro BTT)
Azaroaren 1 eta 2an IrriSarri Bike Enduro 2025 proba egingo da Sustrails Open Enduro BTT zirkuituaren barne.
Maiatza eta urria bitartean Nafarroako 4 udalerritan egindako 4 lasterketek osatzen dute enduro opena.
Ekitaldi bakoitza asteburu oso batean egingo da. Entrenamenduak larunbatean eta lasterketa igandean.
· DATA
AZAROAK 1-2
· Larunbata:
Entrenamenduak 9h30-16h30.
· Igandea:
Helduen lasterketa 9h00-13h00.
Haurren lasterketa: 10h00 track pump-ean, lasterketa hasiera 10h40.
· HELDUEN LASTERKETAREN DESKRIBAPENA
Enduro BTT probak bidezidor eta bideetatik korritutako lasterketak dira, eta parte-hartzaile bakoitzak kronometratutako denboraren aurka borrokatzen du, banaka. Probak kronometratutako zenbait tarte ditu (TC), denbora itxiak dituzten lotura-zatien (TE) bidez lotuak. Kronometratutako zatiak banakakoak dira, eta normalean beherantz egiten dute. Lotura-zatiak pedalei eraginez egin behar dira. Kronometratutako tarteko denboren eta zigorren batuketan txikiena denak irabazten du lasterketa.
Lotura-zatiek errepide eta/edo pista asfaltatuak izan ditzakete. Parte-hartzaileak behartuta daude bide-segurtasuneko arauak betetzera, eta lehiaketatik kanpo gera daitezke agintari eskudunek salatzen badituzte.
· HAURREN ENDURO LASTERKETAREN DESKRIBAPENA
Haurren enduro proba igandean jokatuko da, antolakuntzak emandako track-ean zehar, eta kronometratua izango da banaka. Lotura-tartea pedalei eraginez egingo da, eta parte-hartzaile bakoitzak antolakuntzak emandako irteera-orduan egon beharko du. Parte hartzaileak antolakuntza kide baten laguntza izango dute igandean bakarrik. Parte-hartzaileek tutoreekin joan ahal izango dute larunbateko entrenamenduetan. Tutoreek parkerako sarrera hartuko dute. Denbora gutxien penalizaziorik gabe egiten duenak irabazten du lasterketa.
· KATEGORIAK ETA BALDINTZAK
IrriSarri Bike Enduron parte hartu ahal izateko eguneko lizentzia bat tramitatu beharko da, eta horiek jaiotza urtearen arabera dagokien kategorian sartuko dira.
Sustrails Open Enduro BTT eta IrriSarri Bike Enduro probetarako kategoria puntuagarriak honako hauek dira:
Gizonezkoa, muskulu-bizikleta
- Sub18: Kategoria honetan 2007-2010 urteen artean (biak barne) jaiotakoek parte hartu ahal izango dute
- 23 urtez azpikoak: 2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute kategoria honetan
- Elite: Bere lizentzian edo inskripzioan elite maila bezala agertzen dena edo 2003an edo lehenago jaioa dena.
Gizonezkoak, bizikleta elektrikoa
- Seniorrak: Sub17 kategoriatik Master 30era (biak barne)
- Master 40-50-60
Emakumezkoen muskulu-bizikleta
- Scratch: 2007 baino lehen jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.
Emakumezkoak bizikleta elektrikoa
- Scratch: 2007 baino lehen jaiotakoek parte hartu ahal izango dute.
Haur lasterketa (igandea)
- Lasterketa honetan 2011-2015 urteen artean (biak barne) jaiotakoek parte hartu ahal izango dute, bi kategoria desberdinetan: 2011-2013 urteetan jaiotakoak eta sub 12, 2014-2015 urteetan jaiotakoak.
· PREZIOA
Helduak 55 €
Izen-emateak barne hartzen ditu: larunbaterako eta iganderako asegurua, parte hartzailearen poltsa, igandeko bazkaria eta larunbatean eta igandean dutxatzeko eta bizikleta garbitzeko aukera.
Haurren lasterketa 34 €
Mini enduro izen-ematea: Larunbaterako asegurua, parte-hartzailearen poltsa eta larunbatean eta igandean bizikleta garbitzeko aukera.
· IZEN-EMATEAK
Izen-emateak urriko lehen astean irekiko dira.
Azken eguna: azaroaren 1a, larunbata, 12:00etan.
· IBILBIDEA
Ibilbidean urrian argitaratuko da.
· BABESAK ETA SEGURTASUN-NEURRIAK
Derrigorrezkoa izango da kasko integrala erabiltzea, behar bezala lotuta eta doituta, eskularru luzeak, petoa edo motxila babeslea eta belaunetakoak. Entrenamenduetan eta lasterketan mugikorra gainean eramatea derrigorrezkoa da.
Betaurrekoak eta koderak oso gomendagarriak dira.
Era berean, oso gomendagarria da parte-hartzaile bakoitzak gutxieneko erreminta eta ordezko piezak eramatea, izan ditzakeen matxurak konpontzeko. Botikin txiki bat eramatea ere gomendatu dute.
Ez da onartuko gomendatutako babesak ez erabiltzearen ondorioz korrikalariek izan ditzaketen lesioengatiko erreklamaziorik. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da proban parte hartzea. Beren kabuz erabakiko dute lasterketan jarraitu behar duten edo jarrai dezaketen, osasun-zerbitzuetako langileek edo karrerako zuzendariak osasunarekin lotutako segurtasun-arrazoiengatik baztertzea erabakitzen duten kasuak izan ezik.
Parte-hartzaile ororen betebeharra da istripu larria izan duen beste korrikalari bati laguntzea eta lehen kontrolari abisatzea, laguntza medikoek artatu dezaten. Parte-hartzaileei likidoa eta energia-elikagairen bat eramatea gomendatzen zaie.
Istripua izanez gero, harremanetarako telefonoak hauek dira: 689819042 eta 800 200 261.
· PUBLIKOARENTZAKO GUNEAK
- Txondorra: 9h25-10h30.
- Tunela, via ferrata eta dirt park: 10h10-11h15.
- Dirt park: 10h40-11h45.
- T7 hasiera eta dirt park: 11:15-12:20
- Tunela, via ferrata eta dirt park: 11h55-13h00
· OHIKO GALDERAK
Informazio gehiago: bike@irrisarriland.com









